XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrausi (ar-ausi) hitza, bere atondurak adierazten digun esanahi apartakin, bere inguru zernahi ñogaketa egiteko, berebizikoa dugu.

Arrausi egiteak ar dalakoa autsi (ausi) egiten duala ohartzea eta bere izenean holaxe adieraztea, gauza bitxia dugu.

Hemendik aurrerako hizkuntzalariek, euskerari buruz asko arduratuko direla uste dut eta bai aurkituko dutela zertan eta zerekin ari (ar-i).

Baina gure erdipurdizko aro honetako euskalariek zertan ari zaizkigu?.

Urre mea baten gain eseririk, ea lur gorrizka horrek liliak landatzeko balio ote duen analizatzen, esango nuke nik.

Arlota (ar-lo-t-a) lo ahoskiaren zentzuz ageri zaigu; lo: dormir, inmóvil; lotu: quedarse, pararse, inmovilizar; loka (lo-ge) móvil.

Beraz arlota ere logika zuzeneko atonduraduna dugu.

Arlote, ahoskera aldaki bat eta zentzu aldaki ere dugu.

Ari (ar-i) eta adi (ar-i) atondura berekoak ditugu, baina esanahi ezberdinak eragindako ahoskera aldaketaz ageri zaizkigu.

Ari (actuar) aditza dugu eta adi (atención) ere aditza izana dugu berdin; baina gaur aditu (atender, engender, percibir) formak kendu dio aditz lekua.

Kasu honetan, argiro ikusten ditugu bi gauza: ari/adi, r/d garatzea edo aldaketa alde batetik; eta adi / aditu bestetik, hau da, hasierako aditzak zela joan diren adiztasuna galtzen.

Uzkur (ur-k-ur) ere, oso ohargarria eta ikergarria dugu; bigarren duen ur hori, beste hitz askotan ageri dan -or bera dugula dirudi.

Eretxi hau tinkoagotzeko, baditugu beste lagungile batzu ere, eta geroago adieraziko-ditugu.

Beraz, lehenago ere aipatu dugun or hori (izor, ilor, azkor, az-ke-or, aserrekor e.a.) ur fonemaren aldaki bat besterik ez dugula azaltzea, ikerlan honen ardatzki dugun eretxia gotortzea dugu.

Aserre ere, beste gehienak bezela polita dugu (ar-erre); euskalduna danak badaki errea izatea aserre errazekoa izatea dala.

Ar eta ur gogo arloko zutabe ditugula adierazteko, nahiko agertu dugula uste dut.

Eta halaere, horretarik euskeran ditugun hitz erdiak ez ditudala zerrendatu susmatzen dut.

Esate baterako fonema hoiek hitzaren erdian edo amaieran ageri diren kasuak (...).